Laidako aisialdi ekipamendu proposamena Arketa kanpina eta ibaiaren itsasoratze bitartean garatuko da. Interbentzioa lurzoru lehorraren ertzean apoiatuko den pasarela ekipatu batek osatuko du, non programa modu linealean honen maila ezberdinetan txertatuko den.
Igerilekuak kokatzeko mareetan eta hondartzatik pribatutasun maila ezberdinak lortzeko irizpideetan oinarritu naiz. Itsasontzietatik bisitariak jasoko dituen pasarela iritsierarako sakonera nahikoa duen gertueneko puntura zuzendu da. Hau igerileku ekipamenduaren parte bihurtzen da erabiltzaileak erakartzeko borondatearekin.
Taberna/jatetxe bolumena gaur egungo errepide mailan kokatzen da. Programa jasoko duten gainontzerako bolumen itxi guztiak errepide mailatik behera eta pasarelaren maila altuenaren azpian kokatuko dira. Programa ezkerretik eskuinera: 1. hondartzako elementuen alokairua 2. hondartza elementuen biltegi pribatua 3. bulegoa 4. denda 5. komunak / sorosle postua 6. sarrera 7. 8. aldagelak 9. instalazio gelak 10. komunak 11. 12. saunak
Laidan gehituko den azpiegituran publikoak eta pribatuak (ordaindu beharreko igerileku ekip.) topo egiten duten zonaldea taberna/jatetxea eta gradadun waterpolo (dimentsioengatik) igerilekua da. Muga baranda mugikor batek eta soroslearen kontrolak osatuko dute, baino antolatzen diren ekitaldien arabera muga desagertu eta behar adinako espazio publikoaren jarraipena ahalbidetuko da.
Igerileku erabileraz gain aisialdirako azpiegitura honetan aktibitate desberdinak eman daitezke:
1. jokoetarako zonalde lau zabala
2. taberna gaineko eta aurreko begiralekuak
3. waterpolo txapelketak
4. izotzik gabeko patinajea, hokey-a...
5. bat-bateko emanaldiak (antzerkia, musika, dantza...)
6. aire-libreko zine proiekzioak
7. kontzertuak eta festetako aktibitateak
0 comentarios:
Publicar un comentario